Disko formako hilarri ainitz XVII. eta XVIII. mendeetan egin zituzten. Zaharrenak XVI. mendekoak dira.
Harri horiek hilobien lekua erakusten zuten, hilerrietan, eta etxearen segida gisako bat ziren (Napoleonen kodearen aitzineko euskal zuzenbidearen arabera, familiaren ondarea etxeaz, gainerateko funtsez, elizako jarlekuaz eta hilobi eskubideaz osatua zen. Ondare zatiezina eta ezin besterenduzkoa zen.
Disko formako hilarriak bi partez osatuak dira: oinarria eta diskoa. Harri-zizelkariek egiten zituzten. Egiazko ehorzketa arte bat erakusten dute. Apaindura zizelkatuak badituzte, guti edo aski landuak, guti edo aski aberatsak, itxura anitzekoak, gehienetan geometrikoak eta zentratuak (gurutzeak, IHS monograma), irudi geometrikoak, animaliak, landareak, tresnak… Apaindurak diskoaren bi aldeetan zabaltzen dira eta batzuetan monumentuen oinetan ere bai.
Hilarri batzuetan, heriotzaren data idatzia da
Arrosako hilarriak: 1923an, L. Colas ikerlariaren arabera, Arrosako hilerriak Euskal Herriko interesgarrienetarik ziren. Disko formako hogeita hamar hilarri baziren, oraino beren lekuan, eta bertze hogeita hamar bat segurik, galtzadatzeko baliatuak.
Egungo egunean, disko formako hameka hilarri baizik ez dira gelditzen, elizaren inguruko hilerrietan eta gorago diren hilerri berrietan.