Laborantza

Arrosan dozena bat etxalde badira. Bizkitartean, Arrosako laborariek landu hazkuntza eta laborantza motak dinamikoak eta molde anitzekoak dira. Hemen, ez da laborantza intentsiborik. Jendearen heineko etxaldeak dira, lurralde zatikatuari eta erliebe maldatsuari egokituak.

Hazkuntza nagusi da, dudarik gabe. Bederatzi ardi eta ahuntz hazle badira herrian (Antxixaharia,  Arrosatekoborda, Errekartia,  Harretxea, Irungaraia,  Kalonjaenea,  Otxamendia, Oihalxipia eta Sohatia etxaldeak).

Hiru etxalde behi hazkuntzan ari dira (Oheta etxaldea, Montbéliarde arrazeko behi esnedunekin, Antxixaharia eta Sohatia etxaldeak, Akitaniako blondekin).

Herrian, hegazti hazkuntza ere bada (Sohondonea), zaldi eta pottoka hazkuntza, erlezain eta azafrai ekoizle bat (Pelosastrea), Irulegi sormarkako mahastizain bat (Pelenia). Baratzezaintza proiektu bat sortzen ari da (Tutarasenea).

Artzain munduko lur funtser buruzko elkartea (AFP): 2003an sorturik, artzain munduko lur funtser buruzko elkartea Arrosako artzaintza lurren (Larla eta Jara) kudeaketa integratuaren aldeko tresna bat da, eta ingurumenaren eta mendian ibiltzeko maneren kudeatzeko ere balio du. Lurren mantentzeko egin behar diren obren ardura badu (hesiak, pistak, uraren biltzea, askak, joateko manerak, labakitzea…).

Zuzeneko salmenta

Laborari batzuek zuzeneko salmenta proposatzen dute, herrian:

Arrosatekoborda – Beñat Merle

Ardi gasna.
Tel: 07 88 02 48 12

Irungaraia – Maite eta Arnaud Goni, Gaec Xistu

Ardi gasna (Ossau-Irati Jatorri Deitura Gerizatua).
Helbide elektronikoa: 

Ferme Oheta – Sylvie eta Jean-Michel Brust, Gaec Oheta

Behi gasna, esnekiak, axoa eta aratxekia saltsa xurian (Idoki).
Tel.: 05 59 37 74 58
Helbide elektronikoa:

Pelosastrea – Argitxu Beyrie eta Eric Kammenthaler

Eztiak, erlategiko ekoizpenak eta azafraia (Laborantza Biologikoa).
Tel.: 05 59 37 93 56
Site web : www.saltus.fr

Satali Kalonja – Patrice Pelle eta Anne ALBERT

Pirinioetako ahuntz gasna – Eztigar sagar jusa.
Tel.: 05 59 37 77 19

Sohatia  – Jean-Baptiste Vallée eta Yvonne Amestoy, Gaec Elorri xuri

Aratxekia, ardikia eta axurkia (Idoki).
Tel.: 06 82 27 07 03 
Helbide elektronikoa:

Sohondoinia – Pantxika eta Jean-Claude ERROTABEHERE, Gaec IPARLA

Etxaldeko oilaskoak, kanpoan hazi oiloen arroltzeak eta axuriak.
Tel.: 05 59 37 74 36
Helbide elektronikoa: