Arrantza

Errobiko ibarra erreka ainitzez osatua da. Arrantzako bizipen ederrak eskainiko dizkizu. Zaletasun haundiko arrantzalea izan, noizbehinkakoa hala hasiberria, segur da Errobi ezagutzen duzula.

Donibane Garazitik heldu den Errobi ibaia lehen kategorian sailkatua da. Bi elkartek dute Errobin arrantzatzeko eskubidea kudeatzen.

Arrantzako eta Ingurumenaren zaintzako elkarte onetsia (APPMA)

Tel.: 05 59 37 07 79 / 06 83 33 54 02
Helbide elektronikoa:
Webgunea: www.appma-delanive@wanadoo.fr

Errobi bazterreko lur jabeen elkartea (APRN)

Tel.: 05 59 49 14 18  /  06 08 24 45 21
Helbide elektronikoa:
Webgunea: www.aprn.fr

Arrantza baimena nun eros

  • APPMA – Artzainen karrika, 1 – 64220 – DONIBANE GARAZI,
  • APRN – Baionako bidea, 54 – 64220 – UHARTE GARAZI,
  • Pilota plazako Ostatua – Herriko Etxeko plaza – 64430 – BAIGORRI.

No-kill arrantza ibilbidea

Parcours pêche "No kill" sur la Nive à St martin d'Arrossa
Parcours pêche “No kill” sur la Nive

Gure herrian, kilometro bateko «NO-KILL» arrantzako ibilbide bat antolatua da. Arrantzale batzuen nahiaren ondorioa da.

Arrosan, Errobira jaustea errex da. Itxura anitzeko ibilbidea da, arrantza molde guzientzat egokia.

Eremuan ez da sekula kanpoko arrainik askatzen, baina bazterretako landaretza berriz ezartzen hasi gira, arrainen errezibitzeko gaitasunaren haunditzeko (itzalguneak, ur azpiko adarrak) eta ekosistemaren funtzionamendu egokiaren segurtatzeko.

Harrapatu arrain guziak berriz urera bota behar dira, kasu emanez, zauritu gabe.