Eskolak

Herrien arteko Bateratze Pedagogikoa (RPI)

2002an, Arrosako eta Ortzaizeko herriek erabaki zuten Herrien arteko Bateratze Pedagogiko baten sortzea, bi herrietako eskola publikoen atxikitzeko.

Guti gorabehera 65 ikasle badira, bi herrietan banaturik, 4 irakaslerekin. Frantsesezko 2 postu badira, denbora osokoak, eta euskarazko postu bat eta erdi.

Nahi baldin baduzu, zure haurrak irakaskuntza elebiduna ukaiten ahalko du, ama eskolatik CM2 mailarat.

Ama eskolatik CE1 mailarat, zure haurrak autobusa gustura hartuko du Ortzaizerat joateko. Handienak Arrosan gelditzen dira.


Argibide gehiagoren ukaiteko, harremanetan sartzen ahal zira eskola bakoitzeko zuzendariarekin:

Ortzaizeko eskola: 05 59 37 77 37

Arrosako eskola: 05 59 37 76 90

Eskolan izena ematea :

Zure haurraren izena emateko, Arrosako Herriko Etxeko idazkaritzarekin aipa ezazu, ondoko zenbakia erabiliz: 05 59 37 72 69.
Eskolako jantegiari buruz jakin nahi duzun guzia ere galdegiten ahalko duzu.

Ortzaizen diren ikastola edo San Josepe eskola pribatua ere hautatzen ahalko dituzu.

Eskolako garraioa :

Edozein irakaskuntza sare hautaturik ere, Departamendu Kontseiluak egun guziz segurtatzen ditu Ortzaizeko eskoletarat joateko garraioak.

> Gehiagoren jakiteko