Gure proiektuak

Ondare aberats bat agerian emaitea:

Hogei mende baino gehiagoz, Arrosako herria bere mendietako burdin zain aberatsez baliatu da. Meaziloak, bastimendu zaharrak, bagoin errotadunen ibilarazteko bidea, labeak, zepa metak… oraino untsa ageri dira, meatzeen historiaren lekuko, nahiz eta gaur egun historia hori bururatua den.

Ondare horren aberastasunaz oharturik, Arrosako herriak bi interpretazio ibilbide seinalatu sortu zituen, 2015ean. Lehen zirkuituak (publiko orori idekia zaion ezagutza ibilbidea) XX. mendeko ustiapenaren aztarnen ezagutzeko ahala emaiten du; bigarrena (meatzarien bidexka, mendian ibiltzeko usaia duen jendearendako) meatze eta labe zaharrenetatik iragaiten da.

Meatzeen ondarea ahal bezainbat jenderi ezagutarazteko xedez, Arrosako herria arkeologia eremuaren parte baten antolatzen hasi da: lurpeko meatzeetarik bat publikoari irekitzeko xedea du.

Meatzeetako gunearen balioa agerian emaiteko proiektu hori esplorazio eta azterketa arkeologiko lan luze baten segida naturala da.

Hilerrien kudeatzea :

Eliza ondoan den hilerriaren normetan ezartzea 2017-an hasi da. Adminiztratiboki, 2018-an iragan dira : hilobi guzien kondaketa, familien xerkatzea, hilobi kontzezioen egitea. Bi hilerrien kudeaketa orai informatikoki egiten dira.

Urte batez, eraman lanaren ondoren, lehengo hilerriaren antolaketa aintzina doa : berrogei bat gune ezeztatuak izanen dira, hogei bat hilobi berri eraikitzeko.

2019-an, kolumbarium bat eta hilobi berezi bat eraikiak izanen dira.

Bideen eta etxeen helbideratzea :

Urte hastapen huntan, herriak helbideratze proeiktua abiatzen du  Euskal Hirigune Elkarkoko zerbitzuen laguntzarekin : ikerketa bat hasi da bideen izendatzeko eta etxeak zenbikitzeko

Zendako  :

  • helbideen bilaketak errexteko,

  • eskuetaratze eta posta zerbitzuak errexteko,

  • sokorri zerbitzuen (su-hiltzaile, SAMU, mediku, polizia…) eta hizlari teknikoen (ur, elektrizitate, telekomunikazio) beharrei erantzuteko

Helbideatzearen kalitatea lurraldearen garapen ekonomikoaren partaidetza da,

Trinketako sartzeak :

Sarbidea errexteko, trinketako sartzeak elektronikoki idekitzeko sistema batez tresnatuak izanen dira. Hori esker :

  • sarbideak kudeatuak izanen dira : erabiltzaile bakoitxak ateak idekitzeko sartzeko kode bat ukanen du,

  • Erreserbak kudeatuak izanen dira : online ikusten ahalko da nois trinketa libro den eta erreserbak egiten ahalko dira,

  • Trinketan sartzea errextuak izanen dira : erabiltzaileak ez dute gehiago gakoa eta argien txanpoien bila ibili behar.

Hiriguntza karta :

Arrosako herriko lurrak kudeatzen dituen karta 2004-koa da.

Karta horren berrikusteko estudioa hasi da Euskal Hirigune elkargoko xerbitxuen laguntzarekin.