Eskolaldi inguruko haurtzaindegia eta astialdi zentroa

Eskolaldi inguruko haurtzaindegia

Arrosako herriak, haur guziendako —edozein izanik ere eskolaren lekua—, eskolaldi inguruko haurtzaindegi bat segurtatzen du:

  • astelehenetik ortziralerat: 7h45etarik 8:45ak arte eta 16:30etarik 18:30ak arte
  • asteazkenetan: 11:30etarik 12:30ak arte

Argibideak:

Herriko Etxeko idazkaritzan galdeginez

> Gurekin harremanetan sar, interneten bidez

Astialdi zentroa

Alaiki astialdi zentroa, Garazi-Baigorriko Jendarte Laguntza Zentroak kudeaturik, uda guziz irekitzen da, Arrosan.

Aktibitate desberdin anitz proposatuak zaizkie 3-6 urtekoei eta 6-11 urtekoei. Zinez, ez dute enoatzeko denborarik izanen.

Garazi-Baigorriko Jendarte Laguntza Zentroak bertze bi zentro ere kudeatzen ditu, gure lurraldean: Ortzaizeko Elgarrekin zentroa eta Donibane Garaziko Joko zentroa, asteazken arratsaldeetan eta eskolako bakantzetan.

Argibideak :

Argibideak, Baigorri–Garaziko Jendarte Laguntza Zentroari (CIAS)

Galdeginez : 05 59 37 01 35 – Helbide elektronikoa : cias.baigorri-garazi(at)orange.fr