Arrosaren ezagutzeko
Zirkuitu desberdinak badira, usaia duten ibiltariak eta usaia gutiago dutenak ere ibiltzeko:
Mendian:
– LARLA,
– JARA,
– Meategietako ibilbideak: Larlako mazeletan, gure meategietako historiaren ezagutzeko
> Voir le site web : www.mines-larla.fr
Ordokian :
– Erreka bazterreko xendra, etab… (bizpahiru ibilbide)
Kontseilu batzu:
Zure ibilbidea goxoki eta arriskurik hartu gabe preziatzeko, huna kontseilu ttipi batzu:
Ibilaldia hasi aitzin:
- Baitezpadakoa: mendiko zapata onak.
- Baitezpadakoa ere: ura! aski ur har ezazu, zure ibilaldiaren luzetasunaren arabera.
- Zerbait jateko ere eraman ezazu, bixkotxak edo fruituak. Zure hondarkinak biltzeaz oroit zaitez.
- Aroaren arabera: eguzki begi lagunak, kapelu edo kasketa / k-way edo pontxo bat,
- Aroaren (eguraldiaren) berri har, abiatu baino lehen.
Ibilaldian:
- Lekuak errespeta itzazu: xeilak hets, kabalak ez iziaraz, zure xakurra estekaturik atxiki.
- Gure ingurumena garbirik utz: zure hondarkinak bil itzazu.
Ibilaldi on!