Mugigortasun

Ibiltze modu desberdinak :

Arrosatik posible da ibiltzea treinez eta autobusez. Gogoratu autoak partekatzen ahal direla egiteko elgarrekin bide parte bat ala bide osoa geltokiko autokidetza aparkalekutik.


Arrosa inguruan :

Kintoa MUGI autobusa :

Arrosatik Urepelerat autobusez 30 minutuz 4 joan jinak egiten du egunero

> Telekargatu liburuxka

 

Arrosatik kostalderat :

Treina – TER

Baiona eta Garazi artean ibiltzen diren treinak Arrosako geltokian gelditzen dira. Baionako erdi gunerat 45 minutuz eta Garazi 12 minutuz urbiltzen gira.

> Konsultatu Baiona – Garaziko linearen ordutegia  : klika hemen

Autopartekatze

Arrosako geltoki aparkalekuan autopartekatze gune bat egina izan da.

> Aurkitu autopartekatze bat www.blablacar.fr-en

Aire de covoiturage St Martin d'Arrossa
Aire de covoiturage St Martin d’Arrossa