Liztor asiarraren hedapenak arazo anitz ekarri ditu:
– ingurumenekoak: liztorra bertze intsektu batzuen harraparia da. Gisa hortan, biodibertsitateari kalte egiten dako,
– ekonomikoak: erlezaintza eta laborantza hunkiak dira,
– osagarri publikokoak: gertatu da pertsonak jazarriak izatea.
2015ean, arazo hori arrosatarrei ezagutarazteko, zepoen egiteko ikastaldi bat antolatu zen, Herriko Etxean.
Herriak liztor asiarren kofoinen suntsitzea bere gain hartzen du, jendearentzat lanjerra sortzen dutelarik.