Dryocopus kuriphilus (cynips) intsektuaren kontrako borroka

Arrosan, Euskal Herriko herri anitzetan bezala, Txinatik heldu den listafin ttipi-ttipi batek gure gaztainondoak jotzen ditu; intsektu horrek Dryocopus kuriphilus du izena, latinoz, eta cynips, frantsesez.

Udaberrian, aldaxkak desformaturik ageri dira, bai eta niniketan gorde listafin-harrek egin koskorrak (koskor horiek zezidio dute izena). Ondorioz, udazkenean, gaztaina gutiago ateratzen da. Epe baten buruan, Dryocopus kuriphilus horrek aldaxken ihartzea ekartzen du eta, kasu txarrenean, arbola osoki ihar daiteke.

Intsektu horren kontra borrokatzeko molde eraginkor bakarra borroka biologikoa da, bertze listafin ttipi-ttipi baten bidez (INRA erakundeak metodoa entseatu du, arrakastarekin).

Gure ingurumenari kalte egiten ahal dakon arazo horretaz oharturik, ARROSAko herriak, udaberri huntan, 50 Torymus sinensis askatu ditu, lau aldiz. Horiei esker, herriko eremu osoa tratatzen ahalko da. Tratamenduaren eragina hemendik hiruzpalau urte ageriko da.

 

Lâcher du cynips
Lâcher du cynips