Ikusi Turismoko mublatuen araubideak

Mublatuen eta gomit etxeen jabeak beren ondasuna den herriko etxean deklaratzerat behartuak dira.

Gomit etxeak :

Deklarazioa egiten duenak bere nortasuna eta helbidea zehaztu behar ditu, zenbat logela alokatzen dituen eta errezibi ditzakeen pertsonen gehienezko kopurua.

Deklarazio inprimakia:

> Telekarga ezazu eta herriko etxerat eraman ezazu. Han eskuratze agiri bat emanen dauzute.

Turismoko mublatuak :

Deklarazioa egiten duenak bere nortasuna eta helbidea zehaztu behar ditu, zenbat logela alokatzen dituen, errezibi ditzakeen pertsonen gehienezko kopurua eta zein denboralditan alokatzea pentsatzen duen.

Deklarazio inprimakia telekarga ezazu:

> Telekarga ezazu eta herriko etxerat eraman ezazu. Han eskuratze agiri bat emanen dauzute.

Egonaldi zerga

Euskal Hirigune Elkargoak du egonaldi zerga kudeatzen.

Ez da Balio Erantsiaren gaineko Zergaren meneko eta jende gehiagoren jinarazteko erabili gastuen ordaintzeko baizik ez da erabilia.

Argibide ororentzat, ondoko webguneari beha iezaiozu:

> Argibide ororentzat, ondoko webguneari beha iezaiozu www.garazibaigorri.com

Erabiliak diren tarifak telekargatzen ahal dituzu, ondoko webgunean