TEE sostengu fondoaren abiatzea

Herriarteko kontseiluak aho batez onartu du 2019 urterako TEE sostengu fondoaren plantan jartzea.

150.000 €ko fondoa (proiektu zenbateko gehiengoa 15.000 €tan finkaturik) elkarte eragileei zuzendua da, Klima planaren eta Lurraldeko elikadura proiektuaren 6 tematikei lotu proiektu berritzaileentzat da: etxebizitza iraunkorra, mugikortasun iraunkorra, klima aldaketari egokitzea, elikadura eta laborantza iraunkorra, ekonomia zirkularra eta hondarkinen prebentzioa, energia berriztagarriak.

Gai batzuk bereziki seinalatuak dira eta arreta haundiagoa emanen zaie (elikadura, bioaniztasuna, energia berriztagarriak).

Onuradunak Ipar Euskal Herrian egoitza duten elkarteak dira edo ekintza lurraldean kokatua dutenak.

Xehetasunak, araudia eta osatu beharreko txostena Klima plana plataforma parte hartzailean atxemanen dituzu (https://www.climataction-paysbasque.fr/public/accueil.html) baita Hirigune elkargoaren web gunean ere (https://www.communaute-paysbasque.fr/vivre-ici/transition-energetique-et-ecologique/le-plan-climat-pays-basque).

Txostena irailaren 15a aitzin itzultzekoa da.