Nafarroako Erdialdeko uholdeen aurrean hitzarmenerako proposamena

Joan den uztailaren 8an jasotako eurite ugariek eta Zidakos ibaiaren uholdeek Nafarroa Garaiko Erdialdeko herri ainitz (Tafalla, Erriberri, Puiu, Beire, Pitillas, Orbaibar, Bizkaia ibarra,…) gogor kolpatu dituzte, Nafarroako Gobernuak zonaldea hondamen-eremutzat hartzeraino.

Etxebizitza, garaje eta saltokietan kalte handiak sortzeaz gain, oinarrizko azpiegiturak, karrikak, komunikabideak baita ere auzoetako bidexkak kaltetuak izan dira.

Herri hauetako azpiegitura eta zerbitzuen berreraikuntzan laguntzeko xedearekin, 500 euroko diru laguntza onartzen du Arrosako udalak.

Arrosako udalak bere herritarei parte hartzeko gomita luzatzen die. Xehetasun gehiagorentzat :