“Maprocuration” tele-prozedura

2021-ko apirilaren 6tik goiti, bozka ahalordeendako prozedura berri bat plantan emana izanen da. Paperra prozeduraz gain izanen da, bozka ahalordeak egiteko gisan.

Boz-emaileek hemendik goiti haien ahalorde eskaera linean egiten ahalko dute haien smartphone-etik edo ordenagailutik, FranceConnect plataformatik pasatu eta. Baimendua delarik, ondotik email-a batean 6 karakterazko txosten erreferentzia bat jasoko du.

Eskaera pausatu duenak gero, komisaldegira edo jandarmeriara doa, txosten erreferentziarekin baita nortasun ageri batekin.

Ahalordearen balidazioak berehala eta deus gehiago egin gabe, ondorioztatzen du baimena, lotua den Herriko Etxera, igorria izan dela.

Auzapezak, usaiako kontrolak egin eta, onartzen du edo ez, ahalordea.

Ondotik, eskaera egin duenak jakinen du, Herriko Etxeak zer segida eman duen.