Igarri da ibai-ibilguen emariaren eta lurpeko baliabideen mailaren jaitsiera. Iragarpen meteorologikoek baldintza lehor eta beroek hurrengo egunetan jarraituko dutela adierazten dute.
Natur baliabideen jaitsiera eta kontsumoaren gorakada kontuan harturik, eta baliabidearen gainean ikusitako tentsioak mugatzeko, Pirinio Atlantikoetako prefetak erabaki du departamenduko terri guztiak edateko uraren « Alerta » mailan jartzea 2026ko uztailaren 28ko astearteko 18:00etatik aurrera.
Edateko uraren erabilera batzuei murrizketa-neurriak aplikatu ahal izango zaizkie. Honekin batera doan prefektura-dekretuak, eta bereziki haren 2. eranskinak, erabileraren araberako murrizketak zehazten dituzte.
Gainera, departamenduko ibai eta adar ugaritan alerta, alerta indartua edo krisialdi egoerak ezarri dira. Murrizketak aplikatuko zaizkie ibai horietatik eta haiei lotutako akuiferoetatik egiten diren zuzeneko ur-hartzeei. Partikularrek edo profesionalek egindako ur-hartze guztiei eragiten diete, batez ere nekazaritzako ureztatzeari dagokionez.
Saint-Martin d'Arrossa 


