Hego Baxenabarreko elkargo azpiko tokiko hirigintza-planaren lantzea

Hego Baxenabarreko elkargo azpiko Tokiko Hirigintza-Planaren barnean (elkargo azpiko THPa), uda honetan,  ingurumenean berezitua den MTDA ikerketa-bulegoak ikerketak eramanen ditu tokian berean (uztailaren 3tik 13ra, uztailaren 31tik agorrilaren 11ra eta agorrilaren 21etik buruilaren 1era).

Ikerketaren beharrek hartaraturik, elkargoak azterturiko lursailei buruzko argibideak ukaitea da xedea: lur-okupazioa, heltzeko bideak, topografia, etab. Ahalko duelarik, ikerketa-bulegoa lursailetara sartuko da, ikusten duenaz notak hartuko ditu eta argazki-erreportaje bat eginen. Eskertuko zintuzketegu zuen harrerarik hoberena eskaintzen bazeniete.

Gehiago jakiteko, Euskal Hirigune Elkargoan gai hori segitzen duten planifikazioaren arduradunekin harremanetan sar zaitez:

    • Marie Antigny-Huleux (06.14.39.66.09) eta
    • Joimo Arhancet (06.22.58.56.08).

Edo poloen arduradunekin:

    • Maylis Iribarne, Iholdi-Oztibarreko poloaren arduraduna 07.70.10.23.77
    • Alexa Dulin, Garazi-Baigorri poloko arduraduna 06.31.60.59.20