“habitat seniors” inkesta

Euskal Hirigune Elkargoak eta bereziki 30 herriz osatua den Garazi-Baigorri lurralde eremuak, inkesta bat proposatzen die 55 urte baino gehiago duten biztanleei, bizitegi egokituen eta autonomoen inguruan duten itxaropenetaz eta beharretaz.

Inkesta horren emaitzen ondorioz, diagnostiko bat eginen da, erretretatuek eta adinekoek bizileku alorrean duten beharren neurtzeko bai eta hautetsiak eta botere publikoak laguntzeko beren ihardespenen finkatzen.

Garazi-Baigorri eremuko 55 urte baino gehiagokoek parte har dezakete.

Inkesta 2021eko agorrilaren 31a arte itzuli beharko da.

Galdetegi horiek zure herriko etxean utz ditzakezu zuzenean edo elkargoaren etxean, edo e-mezuz helarazi: accueil@communaute-paysbasque.fr

Klika hemen