Gurearen alokatzea

Arrosako Herriko Etxeak enpresa-egoitza bat sortu du Gurea muble-lantegi ohian.

” Gurea enpresa-hotela” izena atxiki dugu ezinbestekoa den tresna honentzat. Izan ere, betetzen ari da: Dema Créations larrukigintza sartu zen 2021eko agorrilean eta aitzineko otsailean, Tobias Guitton Gallet herriko ganibet-egileak bere ganibeta ederren egiteko fabrika leku horretara eraman zuen.

Geroztik, François Christmann jaunak bere zehaztasun handiko mekanika enpresa instalatu du. Ondotik,  Goicoechea eltzegileak bere aktibitate-zati bat bertan instalatu du.

Beste bi enpresa berri instalatzen ari dira: Maialen IPARRAGUIRRE dendariarena eta Marion HAAS (Moon Atelier) bitxigilearen fabrika.