Euskaraldia

Euskaraldiko 3.edizioa, heldu diren azaroaren 18tik abenduaren 2ra iraganen da. 15 egunez, Euskal Herriko Ahobiziak eta Belarriprest direnak Euskararen erabiltzera deituak dira izan dadin egunerokotasunean ala lehen hitzak bederen euskaraz egin ditzaten.

Euskaraldia euskaraz ulertzen duten eta 16 urte goitikako guziei idekia da. Euskaraz dakiten 2 jende multzotan zatitzen den txapa sistema batekin gauzatzen da : hobeki identifika ditzazkegun Ahobiziak (alde batera solasaldi baten atxikitzen gai litaizketen jendeetaz osatua) eta Belarriprest direnak (euskaraz noiz eta nun aritzea hautatu nahiko dutenak). Lekuak ere arabera kokatuak dira. “Arigune” deituak direnak, euskaraz hartzeko gune gisa ezagutuak izanen dira.

Mugimendu horretan parte hartu nahiko duenak aintzinetik izena eman behar du. Buruilaren 28tik hara idekiak dira izen emaiteak “euskaraldia.eus” webgunean.

Zuen izena eman eta, zuen txapa beharko da eskuratu Arrosako zerbitsu etxean (Postan) azaroaren 15etik goiti (asteartea).