Eskukaldi baten emaiteko norbait badea ?

Euskal Hirugune Elkargoak bere lurraldeko herri bakoitzari eskuragarri emanen ditu puxketan diren maska multzo bat.

Joste lan ttipi batzuk beharrezkoak izanen dira bukaerako ekoizpena lortzeko : hala nola, lotu beharko dira bi oihal puxka (jadanik prest, mozturik) eta elastikak.

Horretarako, eskukaldi baten eskaintzeko prest litaiken edonorri deialdi bat luzatzen diogu horren egin ahal izaiteko.

Zuen laguntza eskaini nahi baduzue, mezu bat igorriz helbide elektroniko honetara edo telefono zenbaki honetara deituz 06.80.15.64.34 (Beñat Arrabit-ena) egin dezakezue.

Aintzinetik eskertzen zaituztegu ekarriko zenuketen laguntzagatik.

Zuen burua untsa zaindu ezazue.