Arrosako kabalkada arrakasta handia izan da

Ikusleek proposatutako ikuskizunaren kalitatea azpimarratu dute, eta aipamen berezia egin dute gaueko emanaldiarentzat, argiztapenari esker ukitu zoragarria eman baitu.

Goresmenak Peio IPUTCHA eta Thierry LIGUEIX dantzariei dantza taldea ederki kudeatu dutelakotz, Annette CREPIN-i eta jantzi bikainak egin dituzten jostun guziei.

Zorionak ere Jean Bernard ETCHEGARAY musikarien buruari, instrumentu partitura guzien idazketari esker eta talentu guzien baturari esker orkestra eder bat muntatu baitu.

Azpimarratu behar da Jean Bernard-ek dituela fandangoaren eta azken kantuaren musikak sortu. Musika aldetik ditugun oihartzunek taldearen maila bikaina azpimarratzen dute eta txalaparta eta kutxa haundiaren gaineko dantzak zirrara eragin zuen.

Txaloak aktoreen joko bikainagatik eta nola ez aipatu Arrossako San Martinen sormen administratiboaren mendeurrena betetzen duen ikuskizun eder hau antolatzeko ezinbestekoa den guztiak, bai eta eszenatokian aurrean egon gabe aritu direnak ere.