Arrosako 100 urteak

2023an, Arrosako herria ofizialki sortu zelaren 100 urteak ospatuko ditugu. Horren karietara, urruneko eta adin guzietako Arrosatar berriak helburu berdinaren inguruan elkarretaratuko dituen ekitaldi batzuei jadanik pentsatzen ari izan gira: jendarteko eta besta giroko momentu goxo baten partekatzea.

Jadanik aipatuak izan diren ideien artean, hauek hor dituzue: kantua, musika, dantza, antzerkia, jostea, marrazketa, kirola eta antolaketa talde orokor baten sortzea (altxor jokoa, argazki erakusketa, pilota lehiaketa)…

Zure / zuen trebetasunak partekatzera zatoz gurekin, tailer hauetan parte hartuz. Galdezketa hau bete dezakezue QR kode hori telefonarekin hartuz, edo zuen auzoaldeko erreferenteari deituz, mapan idatzia den telefono zenbakira. (cf. Arrosako mapa).

Bistan dena, beste ideia batzuei pentsatzen baduzue, ongi etorriak zireztela uztailaren 9an, ostiralez aratseko 8’30etan, plaza nagusian iraganen den bilkurara, egitarau honi zer segida ematen ahalko ginakokeen trenkatzeko.