Abentura parkearen idekitzea

BERRIA ARROSAN : ADARLOTZE ETA PAINTBALL PARKEA

COCKTAIL AVENTURE-REN AURKEZPENA

Cocktail Aventure, ur aktibitateak proposatzen zituen rafting base batekin hasi zen duela 20 urte Bidarrain.

10 urteko esperientzia lortu ondoan alorre horretan eta elkarte alorrean, Sebastien NICOLAS-ek erabaki zuen 2015ean, Cocktail Aventure berriz hartuko zuela Nathalie bere emaztearekin, atsedengune ttipi eta familiakor bat bilakaraziz. Geroztik, beren ahala egiten dute kalitatezko aktibitate jostagarri batzuren proposatzeko, giza harremanak lehenetsiz, ingurumena eta “joko eremu” ondo horietako biztanleak errespetatuz.
Aurten, Cocktail Aventure-k bere aktibitateen hautua aniztu nahi izan du, Paintball bat eta Adarlotze Parke bat proposatuz Arrosako ERROBI ur hegian.

Adalotze Parkearen proiektua agertu da, familiako kide guziei (3 urtetik goiti) aktibitate batzuren partekarazteko xedearekin.

Sebastien-ek eta Nathalie-k zuen ikusteko gogoa dukete, saldo handian, aktibitate horien bidez memento xinpleak bezain jendekinak partekatzeko.

 

ABENTURA PARKEAREN ESTREINALDIA : 2019ko MAIATZAREN 30ean, 11:00etan

Cocktail Aventure-k, Arrosako biztanleak eta komertsantak, bai eta ere ondoko lan eremuko komertsantak gomitatzen ditu, Errobiko urtegira doan bidean kokatua den Abentura Parkearen estreinaldira, 2019ko maiatzaren 30ean, ortzeguna, 11:00etatik goiti eta 13:00ak arte.

Goiz hondar horretaz baliatuko gira lagun arteko memento goxo baten partekatzeko, baso baten inguruan, elkar ezagutzeko eta gure aktibitateak aurkezteko.

Karia horretara, COCKTAIL AVENTURE-k bi ibilbide irekiko ditu urririk, aktibitate berri hori entsea dezazun eta josta zaiten. Oroitarazten dizugu, ibilbideak 3 urte baino gehiago duten haurrentzat egokiak direla. Famili osoan goaitatzen zaitugu beraz!

 

IREKITZE EGUNAK:

Estreinaldiaren ondotik, Abentura Parkea 2019ko maiatzaren 30ean, ortzegunarekin irekiko da, 14:00etan.

Udako sasoian parkea egunero irekia izanen da, 10:00etatik 18:00etara (tenoreak alda daitezke). Hortaz jakinean egon zaitezke gure webgunera joanez: www.cocktail-aventure.com.

Uztailetik eta agorriletik kanpo, telefonoz deitzea hobe da (05 59 37 76 24) segur izateko begirale bat izanen dela bertan, zure aktibitatean aritzeko.

Paintball aktibitatea, erreserbatuz baizik ariko da 2019ko maiatzaren 18tik goiti, gutienik 6 kideko taldeentzat.

 

PREZIOAK */**

Parke Abentura :

– 3/6 urte: 6€, 2 ibilbide horietan sartzeko

– 7/11 urte: 12€, 2 ibilbide horiak / ibilbide berde 1 / ibilbide urdin 1 (trebetasunaren arabera)

– 12/17 urte: 16€, ibilbide berdea / urdina / gorria / beltza (trebetasunaren arabera)

– Helduak: 20€, ibilbide guzietan sartzeko, horietan salbu

Paintball :

25€/kide bakoitz, 150 kanikekin abiatzean (gehiago ukaiteko, gurekin harremanetan sar zaitez).

 

*Prezio murriztuak Arrosako biztanleentzat (frogagiria agertuz).

**Prezio murriztuak familientzat (gurekin harremanetan jar)

 

Argibide gehiago: www.cocktail-aventure.com edo 05 59 37 76 24 zenbakian