Zaindu gaitezen bero handia egiten badu

Bero handiak espero dira heldu diren egun eta asteetan, dudarik gabe!

Biztanleen zaintzeko, Herria ahulenen esku gelditzen da.

Tenperatura kontrolatuak dituzten guneak erabilgarri daude Arrosako herrian, bero handietan freskatzeko eta zenbait gradu gutxiagoz gozatzeko.

Freskatzeko lekuak:

  • Lehenik eta behin, gela girotua dugu eskolan, ikastetxera joaten diren haurrendako eta udan aisialdi zentroko partaideendako.
  • Liburutegia ere aire girotuduna da, giro atsegina eskaintzeko. Postetxearen ordutegian erabil daiteke.
  • Herriko kontseiluak erabaki du Bilgune gelan aire girotua ezartzea. Gelan egoiteko, izena behar da eman herriko etxeko idazkaritzara 05 59 37 72 69 edo 06 80 15 64 34 zenbakietara. Gela hau egunean zehar ideki dezakegu zuen gorputzak berorik jasan ez dezan eta une bat izan dezan zuen organismoa tenperaturan jausteko. Garraioa antolatzen ahal dugu mugitzeko zailtasunak dituztenentzat.

Beroak ongi bizitzeko aholkuak :

Pertsona gazteenak eta zaharrenak dira kaltetuenak. Hauek dira erreflexu nagusiak:

  • Erregularki ura edan .
  • Ez atera 11:00 eta 21:00 artean, oren beroenetan ahal bada.
  • UVen esposizioa mugatzeko: eguzkitik babestea buruko batekin, kotoizko arropa arin eta zabalak ezartzea, ahal delarik 3 kategoriako eguzkitako betaurrekoak. 12:00 eta 16:00 artean ateratzea ez da arriskatu behar.
  • Kirol aktibitateak saihestu.
  • Egunez, hetsi erridauak eta leihoak freskura barnean atxikitzeko. Gauez, aireztatu.
  • Gorputza busti.
  • Alkohola, edari kafeinatuak edo sukratuak ez kontsumitzea.
  • Bere ingurukoen berri eman edo hartu.
  • Urtebete baino gutxiagoko haurrak ez dira inoiz eguzkitan egon behar. Haur ttipientzat oso garrantzitsua da buruko eta arropa estalgarrietan ibiltzea. Eguzki krema (50 indizea) neurri hauen osagarri bat besterik ez da agerian diren eremuentzat.
  • Hidratazio on baten zaintzea gazteenentzat eta zaharrenentzat. Ttipienentzat oso garrantzitsua da eguzki-babesa eta hidratazioa.

COURRIER DU 30.06.25