Irailaren 27an, larunbatarekin, TOPADA Fabrikak (karrika arteen fabrika berria), bere abiatze eguna ospatuko du Arrosan. Programa osoa : https://www.calameo.com/read/008032222af3fcb957103
Le Petit Théâtre de Pain konpainia eta TOPADA Fabrikak elkarlan bat eramaten dutelako, konpainiari estreinaldi artistikoa asmatzea eskatua izan zaio. Larunbatean, arratseko 20:00etan Arrosako frontoian iraganen da.
Deialdi bat zabaltzen dizuegu estreinaldian parte-hartzeko ! Oso sinplea eta deneri idekia da. Ez dugu gaitasun berezirik eskatzen, ezta ere dantzaria izan behar. Bakarrik gogoa edukitzea mugimendu kolektibo ta sinple batean parte hartzea eta disponible izaitea : irailaren 27an, arratsaldeko 18:30etatik 20:30etara.
Interesatuak bazira, errepika bat antolatua izanen da irailaren 25ean, ostegunarekin, arratseko 18:30etatik 20:30etara, frontoian.
Milesker izena ematea mailez :
Info gehiagorentzat : Elise : 06 84 06 61 59