Ekitaldiak kargatzen

Planetarioa

« All Ekitaldiak

2025/11/20 - 2025/11/22

Arrosa elkarteak eta Arrosako herriak elgarrekin, eskoleendako planetario saioak antolatzen dituzte.
Planetario puzgarriak eguzki-sistemaren bihotzera eta galaxia urrunenetaraino bidaia egiteko parada ezin hobea emaiten dauku.
Planetarioa Arrosako trinketan ezarria izanen da 2025eko azaroaren 20 eta 21ean eskoleendako eta azaroaren 22an publiko guziendako.
Planetarioa SAPCBrena da (Euskal Kostaldeko Herri Astronomia Elkartea) eta saioak Christophe Marquestaut zientzialari diplomadunak gidatzen ditu. Maila guzietara molda daiteke, ama eskolatik heldu arte.
Hona hemen eskolako aktibitateendako lotura:
https://www.astrobasque.com/planetarium_escolares /
Saioa edozein eskaera pedagogiko berezira molda daiteke.

Bilkurak ondoko ordutegietan iraganen dira:
Erdaraz : ostegun eta ostiraletan, goizez, 9: 30tan eta 10:45etan,
Euskaraz : ostegun eta ostiraletan 14:00tan eta 15:15etan.

Prezioa: 5 € haurrendako, doainik erakasleendako.
Erreserbak 06 85 51 04 97 telefonoan

Xehetasunak

Hasiera:
20 azaroa
Amiera:
22 azaroa