Ekitaldiak kargatzen

Gasna erretiluen salmenta aiten bestaren kari

« All Ekitaldiak

2025/06/14

Ekitaldi nabigazioa

Aurten ere, Ortzaize Arrosako eskola publikoko burasoen elkarteak gasna erretiluen salmenta bat antolatzen du Aiten Besta-ren kari.

Ekimen horri esker, eskolako proiektuak sustengatzen ahal dira, eta, aldi berean, gure Aita maiteer (eta gasna onen zaleei!) plazer egiten zaie.

Hiru formula:

– 35 €: 7/8 lagunendako 7 gasna desberdin dituen erretilua (bazkari bukaeran dastatzeko)

– 16 €: 2/3 lagunendako erretilua (bazkari bukaeran dastatzeko)

– 35 €: dastatze formula, banakako 14 zatirekin.

📅 2025eko ekainaren 6a baino lehen egin behar dira manaketak, SMS bidez, 07.79.82.78.71 zenbakira.

📍 Manaketak eskuratzeko 2025eko ekainaren 14ean, larunbatarekin, 17:00etatik 18:00etara, Ortzaizeko kantinan (ezker paretaren ondoan).

Aintzinetik eskertzen dizuegu zuen laguntza eta parte hartzea.

Edozein zalantza egiteko edo eskaera egiteko, gurekin harremanetan jar zaitezke gaineko zenbakian.

Xehetasunak

Data:
14 ekaina