


Arrosa elkartea eta herriko etxearen laguntzarekin, Hecho En Casa antzerki kompania aste batez egonen da Gazteen Etxea zinema gelan : Zahar etxe batetako egoile baten bizia kondatzen duen Blanche antzerki berria landuko dute.
Konpaniak bere lana aurkeztuko dauku uztailaren 10 an ostiralarekin, aratseko 8 etan Arrosako plazan (zinema gelan euria balitz).
Denak gomitatuak zirezte. Jatekoa ekar dezakezue, antzerkitik landa elgarrekin partekatzeko.