Arrosa // Artazu

Joan den urriaren 4an Arrosatarrek  Artazuko multzo eder bat  errezebitzen zuten herriko plazan eta karriketako herrian.

Artazu 120 biztanleetako herri tippia da, Gares eta Lizarra artean  kokatua.

Joan den urtean geroztik, Nafarroako bi herri horiek loturak egitea erabaki zituzten.

Beren memorian arbaso komun bat atxeman zuten, iparraldetik hegoalderat emigratu zuena XVI. mendean  han familia sortzeko azkenean.

Eguzkia lagun, egun ederra pasatu dute elgar.

Adiskidetasunak eta elkar ikusteko bozkarioak musikan, dantzan eta kantuz egun horren arrakasta handia egiten zuten.

Jadanik, 2026ko hitzordua emana da, Artazun.