Burdinbidea

1892an, burdinbidea Arrosarat heldu zen. Biziki baliagarria zen barnealdeko jendearendako, kostalderat eta urrunago ere joateko.

Larlako burdin meatzeek garraiobide hori erabili zuten, burdin mea, aireko kablez geltokiraino eraman ondotik, Bokaleko (64) oletarat, Fumel-erat (47), eta Pauillac-erat (33) igortzen baitzen.

1898an, burdinbidea Baigorriraino eta Donibane Garaziraino luzatu zen.

1950eko urteetan, jendea Baigorriraino trenez eramaten zuen zerbitzua gelditu zen. Eiheraldeko harrobitik heldu merkantzia garraioa baizik ez zen atxiki, 1997 arte.

Hala ere, Donibane Garazirat joaten den trenak ibiltzen segitzen du. Urteak jin, urteak joan, egituren egoera txartu zen, treinen abiadura ttipitzerat behartuz, azkenean katenaria kendu arte. Orduan, burdinbidearen geroa dudan egon zen.

Beharrik, 2009an, inbestizamendu programa ausart bati esker, Kanboko, Donibane Garaziko eta Uztaritzeko geltokiak berritu ziren eta gero burdinbide osoa ere, obrak 2015ean bururaturik.

Treinen abiadura berriz handitu da. Orain, 45 minuta behar dira Arrosatik Baionarat joateko. Alternatiba interesgarria da, autoaren ordezkatzeko.